Detroit Institute of Arts | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Arte galeria, zinema-aretoa, performing arts center (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | North American Reciprocal Museum Association (en) ![]() ![]() |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Zuzendaria | Salvador Salort-Pons (en) ![]() |
Osatuta | |
Legezko forma | 501(c)(3) organization (en) ![]() |
Ekonomia | |
Aktiboak | 519.986.739 $ (2022) |
Diru-sarrerak | 58.989.129 $ (2017) |
Historia | |
Sorrera | 1885 |
Sortzailea | |
Ordezkatzen du | Detroit Museum of Art (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
Detroit Institute of Arts (DIA) Detroiten kokatutako museo bat da, Estatu Batuetako arte bilduma handienetako eta garrantzitsuenetako bat daukana. AEBeko sei museo nagusien artean kokatzen da[1]; izan ere, haren 100 galeriatan baino gehiagotan (61,100 m2), bilduma erraldoi bat dago ikusgai, Antzinako Egiptotik eta Europako artetik arte garaikidera bitarteko lanak biltzen dituena.
Museoko lehen lanak James E. Scripps egunkarietako magnatearen bildumakoak dira. Gero, Detroiteko filantropoek, hala nola Charles Lang Freer-ek, eta automobilgintzako baroiek jarraitu zuten museoarekin kolaboratzen. Hala, artea eta funtsak Ford, Firestone eta Dodge familiek eman zituzten. Artista amerikarren lanak 1883an museoa sortu eta berehala bildu ziren. XX. mendearen hasieran bilduma izugarri handitu zuen museoak, nazioarteko lan ugari eskuratu baitzituen. 1927an, Paul Cretek egungo museoaren eraikinetako bat eraiki zuen Beaux-Arts estiloan.