Deutsche Welle | |
---|---|
![]() | |
Made for minds. | |
Datuak | |
Izen laburra | DW |
Mota | hedabidea, broadcaster (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jarduera sektorea | teledifusioa eta kazetaritza |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | ARD, German Media Council (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Erabilitako hizkuntza | ingeles eta aleman |
Agintea | |
Zuzendaria | Peter Limbourg (en) ![]() |
Egoitza nagusi (2003–) | |
Legezko forma | public-law institution (Germany) (en) ![]() |
Jabea | ARD |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1953ko maiatzaren 3a |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Deutsche Welle ([ˈdɔʏtʃə ˈvɛlə], "Alemaniar uhina" alemanez) edo, akronimo eran, DW, Alemaniako estatuak kontrolatutako nazioarteko hedabide publikoa da, Alemaniako zerga aurrekontu federalak finantzatua. [1] Zerbitzua 30 hizkuntzatan eskuragarri dago. Satelite bidezko telebista zerbitzuak eta irrati zerbitzuak eskaintzen ditu ingelesez, alemanez, gaztelaniaz (amerikarraz, ez europarraz) eta arabieraz, besteak beste. [2] Haren lana Deutsche Welle Legeak arautzen du[3], eta lege horren araberea, DWren edukiak garaian garaiko gobernuaren eraginetik independentea da. European Broadcasting Union (EBU) kidea da. [4]
Aldizka eguneratutako artikuluak eskaintzen ditu albisteen webgunean. Bere zentro propioa zuzentzen du nazioarteko bitartekoak garatzeko: DW Akademia. Irratiaren helburuak hauek dira: albiste fidagarrien estaldura sortzea, alemanera sarbidea ematea eta herrien arteko ulermena sustatzea.[5]
1953tik transmititzen du. Egoitza nagusia Bonnen du hasieratik, eta oraindik ere han sortzen dira irratsaioak. Dena den, telebistarako eduki ia guztiak Berlinen ekoizten dira. Bai Bonnen, bai Berlinen, bi ekoizpen zentroetan sortzen dira DWko berrien webgunerako edukiak.
YouTube webgunearen bidez eta eduki digitalen ekoizlea da, gailu mugikor eta erreproduzitzaile batzuen bidez ikus daitezke zuzeneko berrien hornitzailea ere bada.
2019tik aurrera, 1.500 langile eta 60 herrialdetako 1.500 freelance inguru ari dira lanean Deutsche Wellerentzat, Bonn eta Berlineko bulegoetan.[6]