Dhu al-Hijjah (arabieraz ذو الحجة) islamiar egutegiaren hamabigarren hilabetea da. Izenak euskaraz "erromesaldiarena" esan nahi du, izan ere, hilabete honetan musulmanek Hajj edo Mekarako erromesaldia egiten dute. Eid al-Adha edo sakrifizioaren eguna ere hilabete honeta ospatzen dute, islamiar egutegiaren urteko azken hilabetea dena.
Islamiar egutegia ilargiaren araberakoa denez, urtea eguzkiaren araberakoa den gregoriotar egutegia baino 15 egun laburragoa da. Horrexegatik Dhu al-Hijjaha ez da urtero gregoriotar egutegiko egun berean hasten. Azken urteetako Dhu al-Hijjaha data hauetan da: