Diabetes | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | glucose metabolism disease (en) , endocrine system disease (en) autoimmune disease of endocrine system (en) |
Espezialitatea | diabetology (en) endokrinologia |
Sintoma(k) | poliuria, polidipsia polyphagia (en) |
Sortzen du | Begi-lausoa, neuropatia periferikoa, Erretinopatia diabetikoa, diabetic nephropathy (en) diabetic foot (en) |
Azterketa medikoa | Hemograma, odol-analisi, Gernu-analisi, glukosarekiko tolerantziaren proba, glycated hemoglobin (en) , blood glucose monitoring (en) , glucose test (en) , noninvasive glucose monitor (en) gluzemia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | chromium picolinate (en) , voglibose (en) , Insulin Lispro (en) eta metformin (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 250 |
GNS-9 | 250 |
MedlinePlus | 001214 |
eMedicine | med/546 |
MeSH | D003920 |
Disease Ontology ID | DOID:9351 |
Diabetesa (izen zientifikoa: diabetes mellitus DM) gaixotasun edo sindrome metabolikoa da, eta azukrearen metabolismoarekin lotuta dago. Diabetesa glukosa maila odolean handitzea dakarren gaixotasun kronikoa da. Gaixotasun hau gerta daiteke pankreak intsulinarik sortzen ez duelako edo organismoak sortutakoa egoki erabiltzen ez duelako[1]. Sintomak maiz pixa egitea, egarria areagotzea eta gosea areagotzea dira[2]. Tratatu gabe, diabetesak osasun-konplikazio ugari sor ditzake[2]. Konplikazio akutuak ketoazidosi diabetikoa, egoera hipergluzemiko hiperosmolarra edo heriotza izan daitezke[3]. Epe luzerako konplikazio larriak gaixotasun kardiobaskularra, trazua, giltzurruneko gaixotasun kronikoa, oinetako ultzerak, nerbioen kalteak, begietako kalteak eta narriadura kognitiboa dira[2][4].
Egun 537 milioi pertsonek pairatzen dute diabetesa, eta urtetik urtera diabetes mellitusa gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da[5].