Diahann Carroll, jaiotzako izena Carol Diann Johnson (Bronx, New York, 1935eko uztailaren 17a – Los Angeles, Kalifornia, 2019ko urriaren 4a)[1] estatubatuar aktore, abeslari, modelo eta ekintzailea izan zen. 1968-1971 bitartean, Julia telesaileko aktore nagusia izan zen; telesail aitzindaria izan zen, protagonista beltza izateaz gain, rol ez estereotipatua jokatzen zuelako. Urrezko Globo bat irabazi zuen lan horrengatik. Emakumezko aktorearen Tony saria jaso zuen 1962an, No Strings musikalarekin.