Diesel-motor | |
---|---|
reciprocating engine (en) ![]() ![]() | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Rudolf Diesel |
Ekoizpen-lekua | Munich |
Ezaugarriak | |
Energia-iturria | Gasolioa |
Diesel-motorra[1] aldizkako barne-errekuntza duen motor termikoa da; barne-errekuntza hori erregaiaren tenperaturarengatik sortzen da eta tenperatura altu horiek zilindroko barne-airearen konpresioaren ondorioz gertatzen dira, dieselaren zikloaren arabera. Gasolina-motorretik desberdintzen da. Zumaian muntatu zen Espainiako lehen diesel motorra (XX. mende lehen herenean), Zumaiako Udalaren webgunearen arabera.[2]