Dinah Washington | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ruth Lee Jones |
Jaiotza | Tuscaloosa, 1924ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
Heriotza | Detroit, 1963ko abenduaren 14a (39 urte) |
Hobiratze lekua | Burr Oak Cemetery (en) |
Heriotza modua | : droga-gaindosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wendell Phillips Academy High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, jazz musikaria eta kantugilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Dinah Washington |
Genero artistikoa | pop musika bluesa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Keynote Records (en) Apollo Records Mercury Records (en) Roulette Records, Inc. Verve Records (en) Philips |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
|
Dinah Washington, jaiotzez Ruth Lee Jones (Tuscaloosa, Alabama, AEB, 1924ko abuztuaren 29a – Detroit, Míchigan, 1963ko abenduaren 14a) rhythm and blues, jazz eta blues-ak abesten zituen estatubatuar abeslaria izan zen. Blues erregina, Queen D edo Miss D. ezizenak zituen. Musika beltzeko emakume-ahots onenetakoa eta nagusienetakoa izan zen, eta 1950eko hamarkadako Estatu Batuetako abeslari afroondorengorik ezagunena.[1]
Bere belaunaldiko zenbait kantarirengan eragina izan du, hala nola Nancy Wilson, Esther Phillips eta Diane Schuur. Dinah Washingtonek bere letra eta kontzertuetan komunitate beltzaren nahiak eta desengainuak adierazi zituen, beti ere umore sardoniarrarekin.
Bere izenaren jatorria eztabaidan dago; iturri batzuek adierazten dute Garrick Stage Bar-en managerraren lana dela, kantatzen hasi zen klubetako bat; beste batzuek diote Lionel Hamptonek aukeratu zuela.