Diogenes Laerzio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 180 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | 240 (egutegi gregorianoa) (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, biografoa, filosofoa eta filosofia-historialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Diogenes Laerzio [1](antzinako grezieraz: Διογένης Λαέρτιος, Diogenēs Laertios; fl. c. III. mendea), filosofo grekoen biografoa eta doxografoa izan zen. Ezagutzen den bere lan bakarra Filosofoen bizitzak izeneko liburu sorta da, non filosofo grekoen bizitzak eta pentsaerak deskribatzen baititu. Epigrama bilduma baten egilea ere izan zen, Filosofoen bizitzak lanean aipatzen dituen bertso eta epigrama solte batzuek erakusten dutenez. Lanaren fidagarritasuna eta zorroztasuna historian zehar zalantzan jarri badira ere, filosofia grekoaren iturri garrantzitsua da. Bere pentsaerari buruz ez dago daturik, baina bere lanean oinarrituz epikurearra dela baieztatu da, liburua platonista den emakume bati opa egin bazion ere.