Dioskorides | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anazarbus (en) , 40 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | 90 (49/50 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, botanikaria, farmazialaria eta farmakologoa |
Dioskorides[1] (antzinako grezieraz: Πεδάνιος Διοσκουρίδης, latinez: Pedanius Dioscorides; Anazarbus, c. 40 - c. 90) Ziliziako medikua izan zen.
Erromatar armadan lan egin zuen eta Neron enperadorearen agintaldian baita Erroman ere. 50 eta 70. urteen artean[2] Dioskoridesek Περὶ ὕλης ἰατρικῆς (Gai medikoaz) izeneko bost liburukiko eskuliburua idatzi zuen, egungo farmakologia guztien arbaso bilakatu zena.[3] Izan ere, Erdi Aroan Hasdai ben Xaprut mediku eta diplomatiko juduak, 949an, Kordobako_Kalifa-herriko enbaxadore gisa, Abd ar-Rahman III.aren agintaldian, Bizantzioko Konstantino VII.aren gortean, Dioskoridesen lana ezagutu eta itzuli zuen grezieratik; horrela XVIII. mende arte erreferentziazko lana bilakatu zen farmakologia alorrean.