Dioxinak edo dibentzodioxina polikloratuak klorodun konposatu organikoak dira. Tenperatura baxuko errekuntza-prozesuetan sortzen dira. Dioxina izenaz 2,3,7,8-tetraklorodibentzo-p-dioxina da bereziki ezaguna.
Ingurugiroan luze diraute eta organismoan metatzen dira. Oso konposatu toxikoak dira, gaixotasun eta asaldu larriak sorrarazten dituzte eta mutageno eta teratogenoak direla dirudi[1].
Lipodisolbagarriak dira, eta animalien gantz-ehunetan edo hostoetan pilatzen dira. Arnasketaz gain, kutsatutako elikagai horiek jaterakoan ere dioxinak izaki batetik bestera igarotzen dira. Dioxinek minbizia sor dezakete.
Dibentzodioxina polihalogenatuak poluitzaile organiko iraunkorrak dira eta Stockholmeko Hitzarmenean zerrendatuta daude[2][3].