Diru sarrera

Artikulu hau ekonomiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irabazi (argipena)».
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Diru sarrera gehienetan PFEZ ordaindu behar da.

Mikroekonomian, irabazia, irabazkina edo diru-sarrera erakunde batek epe jakin batean lortzen duen kontsumo edo aurrezki-aukera da. Normalean, dirutan adierazten da.[1][2][3]

Etxebizitza eta gizabanakoentzat, diru-sarrerak aldi jakin batean jasotako edozein soldata, onura, interesen ordainketa, alokairua edo bestelako diru-sarrera dira (diru-sarrera gordina ere esaten zaie). Hortik abiatuta, diru-sarrera garbien kontzeptua azaltzen da, diru-sarrera gordinei zergak eta bestelako kenkariak (adibidez, pentsioetarako nahitaezko kontribuzioak) kenduz lortzen dena. Oro har, diru-sarrera garbiak errentaren gaineko zergaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarria dira.

Ekonomia publikoaren esparruan, kontzeptuak diru-kontsumoa ere barne hartzen du, eta hori erabiliko da guztizko sarreraren ordezko gisa.

Enpresen kasuan, diru-sarrera gordinak saldutako ondasunen prezioa dira. Era berean, diru-sarrera garbiak honako kalkulua eginez lortzen dira:

Diru-sarrera garbiak = Diru-sarrera gordinak – (saldutako ondasunen kostua + gastuak + balio-galerak + interesak + zergak).[3]

  1. «Figura 4.5 Distribución de la carga del impuesto general sobre las ventas como una proporción de gastos de consumo por decil de ingresos» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  2. «Gráfica 4.13. Tipos impositivos medios del impuesto individual sobre la renta por tramos de ingresos (En la relación con la mediana nacional de las rentas del trabajo)» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  3. a b Levine Leiter, Elaine. (2013-01-22). «La Crisis del Estado del Bienestar. Varios autores» Problemas del Desarrollo. Revista Latinoamericana de Economía 20 (77)  doi:10.22201/iiec.20078951e.1989.77.35320. ISSN 2007-8951. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne