Disko-partizio bat, ingenieritza informatikoan, disko baten zatiketari eskeintzen zaion izena da. Disko gogorra izanik teknika honentzako kasurik ohikoena. Formateaturiko disko bat berez disko guztia osatzen duen partizio primarioa osatzen duena da, eta horren ondorioz partizioa terminoa ez da erabat egokia, berau diskoaren formatoa deritzon terminoagatik alderatua delarik.
Disko gogor bat bi partizio primarioetan zatitzen denean, sistema eragile batek disko fisikoa sistemari konektaturiko eta elektronikoki independienteak diren bi disko balira bezala identifikatzen ditu; baldin eta partizioak identifikatzeko gai bada. Adibidez, 100Gb-tako disko gogor bat partizio berdinetan erdibitzen badugu, partizio bakoitzak 50Gb-tako espazioa izango du. Honek partizio bakoitzak bere fitxategi sistema izan dezakeela esan nahi du, hartara, bi unitate independienteren moduan funzionatuko duen disko gogor fisikoa izango dugularik. Kasu hau ordenagailu edo disko gogor berean bi sistema eragile izateko beharra duen erabiltzailearentzako erabilgarria izango da. Diskoen partizioa gailu logioen kudeaketaren, ingeleraz Logical Volume Management (LVM) aitzindari bezala izan dezakegun teknika sinple bat da.
Unitate bati FAT, NTFS, ext3, ext2, FAT32, ReiserFS, Reiser4 bezalako fitxategi sistema formatua ematen zaio. Windows ingurunean, partizioei edo unitateei bi puntuz jarraitutako hizki bat ezartzen zaie, (adibidez C:). GNU/Linux-en oinarritutako sistemetan izen labur bat ezartzen zaie, (adibidez hda1), izen hau hiru hizki eta zenbaki batetaz osatua dago. Disko fisiko batek lau partizio primario izan ditzake soilik; mota anitzetako disko magnetiko eta flash memoriak partiziona daitezke, dagoeneko ezagunak zaizkigun USB memoria edo pendriveak barne.
Hala ere, disko bakar batean partizio gehiago behar badira, partizio hedatuak erabiltzen dira, zeinek partizio kopuru mugagabea izanteko aukera eskaintzen duten. Partizio mota hauetarako zenbait sistema eragile erabiltzea ez da aholkatzen, aldiz, sistemarentzako ezinbestekoak ez diren zenbait dokumentu edo exekutagarriak gordetzeko erabilgarriagoak dira.
Disko optikoetan (DVD, CD), ez dago partiziorik.
Kontuan izan behar da partizio primario eta logikoek soilik izan ditzazketela berezko fitxategi sistema.
Partizio hedatuek, partizio logiko kopuru mugagabea izateko soilik balio dute. Beraz, partizio hauek ezin dezakete berezko fitxategi sistema izan.
Partizio hedatuak partizio primario mota bat dira eta partizio primarioen beste berezitasun bat disko gogorrean mota honetako bakarra egotea da.
Ohikoa da GNU/Linux sistemetan 3 partizio erabiltzea: Oinarrizkoa, / karakterez irudikatua, baina batzuetan bada bigarren bat /home direktorioa eraikitzeko erabiltzen dena, honek erabiltzaileen konfigurazioak edukitzen dituelarik, eta hirrugarrena swap izenekoa, memoria birtualarentzako. / eta swap partizioak direlarik sistema eragile hauetan beharrezkoak diren gutxienekoak.
Aipatu behar da, trukeko swap partizioak eragozpenik gabe instalatu daitekeela partizio hedatu batean. Trukeko partizioei, RAM memoriari bezala, ez zaie unitate bat ezartzen (hau da, ez zaie direktorio edo hizki bat esleitzen) sistemarengatik, partizio mota hauek RAM memoriaren duplikazioak gordetzeko erabiltzen baitira. Modu honetan, RAM memoriak lehentasuna duten lanak egiteko leku gehiago izan dezan, bigarren postuan dauden lanak trukeko partizioan gordetzen dituelarik.