Dispareunia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | pelvic pain (en) ![]() mina |
Espezialitatea | Ginekologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | N94.1 |
GNS-9 | 625.0 |
DiseasesDB | 4021 |
MeSH | D004414 |
Dispareunia harreman sexualak izan bitartean, aurretik edo ondoren, mina edo molestiak sentitzea da, emakumeetan normalean, baina baita gizonezkoetan ere. Molestiak askotarikoak izan daitezke, hasi koito osteko bagina-irritaziotik eta min gogor eta iraunkorreraino. Emakumeetan, baginismoarekin lotua agertzen da sarritan.[1] Emakumeen %4ak pairatzen du.