Distantzia kosmikoen eskailera gero eta urrunago dauden objektuekiko distantzia neurtzeko metodo ezberdinen segidari ematen zaion izena da. Metodo bakoitza distantzia txikiagoetarako neurketa-metodo batean edo gehiagotan oinarritzen da, eskailera baten eskailera-maila ezberdin gisa ikus daitezkeenak. Eskaileran, eskailera-maila bat aurrera egiteko, beharrezkoa da aldez aurretik aurreko mailan finkatuta egotea.[2][3]
Ezinezkoa da, zuzenean, distantzia neurketak egitea 1000 pc baino gehiagora dauden objektuetara. Distantzia horietatik abiatuta, zenbait eredu fisiko hartu behar dira neurketa sistemen oinarritzat. Lehen ereduak, distantzia apur bat handiagoak egiteko, metodo zuzenekin kalibratu behar dira. Hortik aurrera, metodo bakoitza aurrekoetan oinarritzen da, eta, horrela, neurketetan zehaztasun eza areagotu egiten da.