Divergent Estatu Batuetako film bat da, Veronica Rothek idatzitako izenburu bereko eleberrian oinarritua. Neil Burgerrek zuzendu zuen eta gidoia Evan Daugherty eta Vanessa Taylorrek idatzi zuten. Protagonista nagusiak Shailene Woodley, Theo James eta Kate Winslet dira. 2014ko martxoaren 21ean estreinatu zen.[1]