Diwali edo Divali[1] jaia, "argien jaialdia" hinduismoaren Kartika hilabetean egiten den bost eguneko jaialdi indiarra da.[1][2] Jaialdia Dhanteras izeneko egunean hasten da, Krishna Paksharen hamahirugarren ilargi-egunean, hinduen egutegiko Ashvin hilaren ilbeheran. Egutegi gregoriarrean, Diwali urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean gerta liteke. Erlijio batean baino gehiagotan ospatzen da Diwali indiarren artean, hala nola hinduismoan, sikhismoan eta jainismoan.[3]
Festaren sinbolismoa zera da: gizakiak Egiaren argirantz aurrera egiteko beharra, ezjakintasunetik eta zoritxarretik. Dharmaren (bertutearen) garaipena lortzea adharmaren gainean (bertuterik eza).[4]
Diwalin jendeak arropa berria estreinatzen du, gozokiak partekatzen ditu eta suziri eta su artifizialak jaurtitzen dituzte. Indiako urte berriaren sarrera da, eta urteko gaurik esanguratsuenetako eta alaienetako bat.