Doluminak edo dolua norbaiti bere doluan egiten zaizkion atsekabe eta atxikimenduzko erakutsiak dira.[1] Doluminak hildakoaren senide hurbilenei ematen zaizkie, bereziki ezkontideari, anai-arrebei, gurasoei eta seme-alabei.
Doluminak heriotzaren ondoren ematen dira, baina aurrerago ere adieraz daiteke, baldin eta lehenago egiterik izan ez bada. Formularik ohikoena "familiak har ditzala gure doluminik zinezkoenak" da, baina beste batzuk ere erabiltzen dira: "atsekabe handiz jakin dugu [...] hil dela" edo "ulertzen dugu zuen samina eta atsekabea".[2]
Doluminak emateko modurik formalenak honako hauek dira: