Domenico Ghirlandaio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Domenico di Tommaso Curradi di Doffo Bigordi |
Jaiotza | Florentzia, 1448ko ekainaren 2a |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Heriotza | Florentzia, 1494ko urtarrilaren 11 (45 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Maria Novella basilika |
Heriotza modua | berezko heriotza: malaria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Alesso Baldovinetti (en) Andrea del Verrocchio |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Italian Renaissance (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
domenico-ghirlandaio.org |
Domenico Ghirlandaio, jaiotza-izena Domenico di Tommaso Curradi di Doffo Bigordi (Florentzia, 1449 - Florentzia, 1494ko urtarrilaren 11) italiar Pizkundeko margolaria izan zen. Florentziar Errenazimentuko hirugarren belaunaldiko kidea izan zen, Andrea del Verrocchio, Pollaiolo anaiak eta Sandro Botticellirekin batera[1].
Ez zuen sekula utzi bere hiria, 1481-1482an Sixto IV.ak Erromara deitu zuenean izan ezik. Orduan margotu zuen Petri eta Andres apostoluen bokazioa (Kapera Sixtinoa). Etxean lantegi bat zuen beste bi anaiekin batera, eta bertan ikasle izan zen, besteren artean, Michelangelo. Bere mendeko Florentzia eta bertan bizi ziren burgesak freskoetan irudikatu zituen (San Frantziskoren bizitza, Santa Trinità basilikan, Andre Mariaren eta San Joan Bataiatzailearen bizitza, Santa Maria Novella basilikan). Erretratua eta freskoa bateratu zituen; teknika berriak erabili zituen (ikuspuntua), Gizon zaharra eta bere iloba obrak erakusten duen bezala.