Dominique Marie François René Galouzeau de Villepin (Rabat, 1953ko azaroaren 14a - ) Frantziako idazle eta politikaria da. 2005 eta 2007 artean Frantziar Errepublikako Lehen Ministroa izan zen, Jacques Chiracen gobernuan. UMP alderdi politikoaren kide ohia, 2010ean République solidaire alderdia sortu zuen.