Donbasseko gudua | |||
---|---|---|---|
Errusiako Gerra Zibila | |||
Errusiako Gerra Zibilaren Hegoaldeko Frontea | |||
![]() Armada Zuriak exekutatutako langilean | |||
Data | 1919ko urtarrilaren 12a - maiatzaren 31a | ||
Lekua | Donbass | ||
Emaitza | Armada Zuriaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Donbasseko gudua Errusiako Gerra Zibileko kanpaina militar bat izan zen, 1919ko urtarriletik maiatzera iraun zuena, non Armada Zuriak Armada Gorriak Dongo Ostearen oblastaren aurka egindako erasoak gaitzetsi zituen, amaieran Donbass eskualdea okupatzea lortuz.
Ukrainako Herri Errepublikako armada Kharkiv eta Kievetik bota eta Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista ezarri ondoren, 1919ko martxoan Armada Gorriak Donbasseko erdialdea eraso zuen. Erasotutako lurra, hasiera batean Alemaniarren kontrolpean egon zena, Armada Inperialak 1918ko azaroan abandonatzean Armada Zuriaren Bolondres Armadak eremua hartu zuen. Okupazioaren helburua estrategikoki kokatuta zeuden eta ekonomikoki garrantzitsuak ziren lurraldeak kontrolatzea zen, Zuriei Krimearantz, Azoveko itsasorantz eta Itsaso Beltzerantz beste aurrerapauso bat ematea ahalbidetuko zutenak.[1] Armada Gorriak, Ukraina osoa berreskuratzeko irrikan, Donbassen kontraerasoa bideratzea erabaki zuen. Borroka gogorren ondoren zonalde honetako gune nagusiak bereganatu zituzten (Yuzivka, Luhansk, Debaltseve, Mariupol), martxoaren amaiera arte, Vladimir May-Mayevski buru zuten Zurien aurka galdu zituen arte.[2]
Apirilaren 20rako frontea Dmitrovsk-Horlivka lerroan zehar zabaltzen zen, eta Zuriek Kharkiv aldera bide bat zuten irekita, Ukrainako SESren hiriburua. Luhanskeko hiriak haien erasoei Maiatzaren 4ra arte aurre egin zien. 1919ko maiatzatik aurrera Hegoaldeko Errusiako Indar Armatuen arrakastak gora egin zuten, Gorriek Nestor Makhnoren anarkistekin izan zuten gatazkagatik (martxoan oraindik euren aliatuak zirenak) eta Otaman Nykyfor Hryhoriv aliatu boltxebikearen matxinadagatik.[3]
Donbasseko gudua 1919ko ekainaren hasieran amaitu zen, Zurien erabateko garaipenarekin. Garaipenaren ondorioz hauek Kharkiv, Dnipro, eta ondoren Krimea, Mykolaiv eta Odesarantz erasotzen jarraitu zuten.[1]