Donejakue bideak Frantzian1![]() | |
![]() Bideen mapa | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv, vi |
Erreferentzia | 868 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 45°11′2.6″N 0°43′22.6″W / 45.184056°N 0.722944°W |
Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Donejakue bideak Frantzian (frantsesez: chemins de Saint-Jacques-de-Compostelle en France) izendapenpean Frantziatik igarotzean Done Jakue Bidearekin lotutako monumentu batzuk biltzen dira, UNESCOk 1998an hala izendatu zituenetik Gizateriaren Ondarearen zati direnak. Frantzian lau bide edo bide nagusi daude Santiago de Compostelara joateko:
Azken hiru bideak Gibraltar izeneko paraje batean elkartzen dira, Izuratik gertu. Hortik, hiru ibilbideek elkarrekin jarraitzen dute Donibane Garazira arte, Donejakue bidearen azken etapa da eta azken herria Pirinioak zeharkatu aurretik. Nafarroa Behereko herri hau Bide Frantsesaren abiapuntutzat hartzen da.
Lau bide nagusi horiez gain, beste adar txikiago asko daude. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
UNESCOren adierazpenak, banan-banan adierazita, bidearen zazpi zati babesten ditu, hala nola 26 eliza, 12 katedral, 11 abadia, 6 zubi, 5 basilika, 5 ospitale, 2 kolegiata eta kanpandorre bat, ate bat eta trikuharri bat.