Dopamina konposatu organiko aromatikoa da C8H11NO2 formula duena. Dopamina bi hidroxilo taldez eta etilamina batez ordezkatutako eraztun bentzenikoa da. Solidoa da. Uretan eta metanoletan disolbagarria da, baina disolbaezina kloroformotan, dietil eterretan eta petrolio-eterretan. Narritagarria da[1].
Dopamina (sendagaia) | |
---|---|
Erabilera | |
Haurdunaldia | US pregnancy category C (en) ![]() |
Identifikatzaileak |
Dopamina bere ezaugarriak medio botika gisa odol-presio oso baxuak, bradikardia eta bihotz-biriketako geldialdia tratatzeko usatzen da. Espainian eta Frantzian generiko moduan merkaturatzen da[2]. Injekzioz hartzen da.
Munduko Osasun Erakundearen ezinbesteko sendagaien zerrendan dago.
Albo-ondorioen artean bihotz-taupada irregularrak, bularreko mina, botagura, buruko mina eta antsietatea aipa daitezke[2].
Giza fisiologian dopaminak neurotrasmisore eta hormona gisa lan egiten du[3].