Dortmundeko tren-geltokia (alemanez: Dortmund Hauptbahnhof) Dortmundeko tren geltoki nagusia da (Ipar Renania-Westfalia, Alemania). Geltokiaren jatorria Köln-Mindener Eisenbahn eta Bergisch-Märkische Eisenbahn estazio bateratuan dago. 1847an eraiki zuten hirigunearen iparraldean. Geltoki horren ordez beste bat jarri zuten, 1910ean egina, egungo kokalekuan. Lubeta altuak eraiki ziren, trafikoaren arintasuna hobetzeko. Inauguratu zenean, Alemaniako estazio handienetako bat zen. Hala ere, aire-eraso aliatu batean suntsitu zuten 1944ko urriaren 6an.
Geltokiko atarte nagusia 1952an berreraiki zen estilo garaikidean. Bere beirateek Dortmundeko lanbide komunak dituzte.
Geltokitik 190.000 bidaiari igarotzen dira egunean.