Dothideomycetes | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Azpierreinua | Dikarya |
Klasea | Dothideomycetes |
Dothideomycetes Ascomycota dibisioko Pezizomycotina azpidibisioko onddo mota bat da. Lehen Loculoascomycetes klasean sailkatzen ziren, askak (askosporak dituzten zakuak) esporokarpoaren estroman sartutako barrunbeen barruan eratzen direlako. Era berean, Sordariomycete eta Laboulbeniomyzeteekin batera Pyrenomycetes klasean ere sailkatu ziren, hiru klaseetan aurkezten diren askometako batek itxura peritezioidea baitu.
Klasea Dykaria azpierreinuan deskribatutako aniztasunaren %24 baino zertxobait gehiago hartzen du. % 24 horretatik, gutxienez %50 Capnodiales ordenari dagokio, %45,8 Pleosporales ordenari, %4,1 Dothideales ordenari, eta gainerako %1a beste 9 ordenatan banatzen da. Analisi molekularrek talde monofiletikoa dela baieztatzeko ebidentzia eman dute[1].
50 familia, 650 genero eta 6.300 espezie ezagun inguru ditu.