Doubs (25) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Borgoina-Franche-Comté |
Prefetura | Besançon |
Prefeta | Claude Jeannerot PS |
Azpiprefeturak | Montbéliard Pontarlier |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 35 |
Udalerriak | 594 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 47°10′N 6°25′E / 47.17°N 6.42°E |
Azalera | 5.234 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 548662 |
Dentsitatea | 104.826,51891479 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Doubs (frankoprovenzeraz Dubs) Borgoina-Franche-Comté eskualdeko departamendua da (25). Doubs departamenduak Jurako iparraldea eta sartaldea hartzen ditu. 500 eta 1.000 metro bitarteko goi-ordokiek osatzen dute lurraldea oro har (altuera gorena: Or mendia, 1460 m). Neguak luzeak eta gogorrak dira. Abeltzaintza du jarduera nagusia (haragia eta Gruyère moduko gaztak). Baso ustiapena ere garrantzizkoa da. Baina industria da inondik ere ekonomia jarduera nagusia. Doitasunezko produktuen industria eta erlojuena munta handikoak dira. Zura eta ehun langintza. Mekanika industria (automobilak) Belfort-Montbéliard aldean. Turismoa eta eskia.
Prefektura Besançon hirian dago.
Mugakide ditu Jura, Saona Garaia eta Belfort Herrialdea departamenduak eta Suitza.