Douglas Noel Adams (Cambridge, Ingalaterra, 1952ko martxoaren 11 – Santa Barbara, Kalifornia, AEB, 2001eko maiatzaren 11) ingeles idazlea, umoregilea eta dramagilea izan zen. Haren lanik ezagunena The Hitchhiker's Guide to the Galaxy eleberri seriea da, 1978an irratsaio bezala sortua, 5 eleberriz osatutako "trilogia" batean bihurtu arte. Bere heriotzaren unean, serie honen hamabost milioi ale baino gehiago izan ziren salduak. Douglas DNA bezala ezaguna zen, bere izenaren inizialengatik, eta —bere sinadura irakurtezinagatik— Bop Ad edo Bob bezala ere.
Adams ingurugiroaren aldeko ekintzailea izan zen, teknologiaren maitalea eta "ateo debotoa".