Douglas Mawson OBE, FRS, FAA (Shipley, Yorkshire, Ingalaterra, 1882ko maiatzaren 5a - Brighton, Hego Australia, 1958ko urriaren 14a) geologo eta ingeles jatorriko Antartikako australiar esploratzaile ezaguna izan zen. Roald Amundsen, Robert Falcon Scott eta Ernest Shackleton bezala, Mawsonek espedizio garrantzitsu bat agindu zuen Antartikako esplorazio garai heroikoan. Jasotako sarien artean, azpimarratzekoak dira Sir-ekoa eta Britainiar Inperioaren Ordenakoa; "Australian Academy of Science-ko" eta Royal Society-ko kide izan zen.