![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Akira Toriyama |
Egilea(k) | Akira Toriyama |
Izenburua | ドラゴンボール eta DRAGON BALL |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | shonen manga |
Hizkuntza | japoniera |
Fikzioa | |
dragon-ball-official.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Dragoi Bola | ||
---|---|---|
Jatorrizko izena | ドラゴンボール (Doragon Bōru) Dragoi Bola | |
Egilea | Akira Toriyama | |
Generoa | Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Drama, Fantasia, Komedia, shōnen | |
Argitaletxea | ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Aldizkaria | Shonen Jump | |
Noiz hasi zen | 1984 | |
Noiz bukatu | 1995 | |
Liburukiak | 42 (berez) / 34 (azken edizioa) |
![]() |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
![]() |
Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Dragoi Bola (jatorrizko japonieraz ドラゴンボール edo Doragon Bōru, ingelesez Dragon Ball) Akira Toriyamak idatzi eta marrazturiko manga (japoniar komikia) da, gerora anime formatura egokitua. 1984tik 1995era Weekly Shonen Jump aldizkarian argitaratua izan zen, ia aldi berean 42 liburukitako argitalpen batean bildu zelarik (Tankōbon). 2004. urtean Kanzenban izeneko argitalpen berezi bat egin zen, istorio guztia 34 liburukitan argitaratuz, eta istoriaren amaiera apur bat aldatuz.
Hasieran, manga hau atalka argitaratu zen Shueisha argitaletxeko Weekly Shonen Jump astekarian, 10 urtez. Manga hau 519 atalez osatuta dago eta shōnen kategoriapean sailkatzen da. Lehen atala aldizkariaren 1984ko 51. zenbakian argitaratu zen, eta azkena 1995eko 17. zenbakian. Behin astekarian atal kopuru jakin bat argitaratua zelarik, atal hauek liburukitan batzen ziren, Tankōbon formatuko liburukitan.