Dresdengo Kodexa

Parisko Kodexa. Codex Peresianus
Dresdengo Kodexaren orri bat.
Datuak
Idazlea (Espainiar konkista baino lehen.)
GeneroaEgutegia, astronomia, erlijioa.
Hizkuntzamaia
HerrialdeaChiapas
Orrialdeak39
Formatua20,5 × 9 zm.
Euskaraz
IzenburuaDresdengo Kodexa

Dresdengo Kodexa edo Codex Dresdensis amate paperaren gainean egindako maia kodex bat da, Dresdengo liburutegian (Sächsische Landesbibliothek (SLUB)) gordeta dagoena. Konkistaren aurreko kodex hau gure egunetara heldu diren arteko osatuena eta ederrena da. Berez, kodex hau egutegi bat da; bertan jainkoen eragina egunen arabera erakusten da. Aldi berean maien egutegia eta zenbaki sistema azaltzen da. Europan liburu honen inguruko lehenengo berri 1739koa da.[1] 1825-1826. urtetan Agostino Aglio italiarrak kodex honen kopia bat egin zuen, ondoren Mexikoko beste dokumuntuekin batera argitaratua izan zen; dokumentu bilduma horri Kingsborough Kodex bezala ezagutzen zaio.[2]

  1. The Dresden Codex
  2. Antiquities of Mexico

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne