Drew Blyth Barrymore (Culver City, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko otsailaren 22a - ) aktore eta film-ekoizle estatubatuarra da.
Txikitan, E.T. the Extra-Terrestrial filmean antzeztu zuenean haur-aktore famatua bihurtu zen. Oso haurtzaro gogorra igaro zuen droga eta alkoholismo arazoen artean, 2 alditan egon behar izan zuen errehabilitazioan. 1990ean Little Girl Lost autobiografia idatzi zuen.
Hala ere antzezten jarraitu zuen eta gaur egun aktore ospetsua izaten jarraitzen du.