Kontrolatzaile edo driver bat (ingelesez: device driver, edo bakarrik driver) sistema eragilea periferiko edo gailu batekin harremanetan egotea ahalbidetzen duen programa informatikoa da. Kontrolatzaile batek hardware gailuentzako software interfaze bat ematen du sistema eragilea eta beste aplikazio batzuk hardwarearen funtzionalitateei iristeko.
Driver bat gailu batekin ordenagailu busaren bitartez komunikatzen da. Sistema eragilearen programa batek kontrolatzailean errutina bat eskatzen du, kontrolatzaileak zenbait seinale igortzen ditu eta azken hauek gailuak jasotzen ditu. Seinaleak kudeatu ostean kontrolatzaileak gailuaren erantzun bat jasotzen du eta sistema eragilean programa egikaritzeko prest egongo da. Driverrak hardware eta sistema eragilearen mende daude.