Drogaren kartel bat erakunde kriminal handi bat edo erakunde kriminal multzo bat da; nork bere burua babesteko, lankidetzan aritzeko eta lurraldeak (plazak) banatzeko akordioak ezartzen ditu bere jarduera kriminalak gauzatzeko, batez ere narkotrafikokoak. Izen horrekin mundu osoko taldeak ezagutzen dira, bereziki Amerikan.