Droste efektua irudi auto-errepikakorren mota bat da.[1] Heraldikan efektu hori frantsesezko mise en abîme adierazpenarekin izendatzen da (amildegian jartzea, infinituan jartzea). Droste efektua erakusten duen irudi batek bere buruaren tamaina txikiagoko bertsio bat du barruan, eta, era berean, antzeko leku batean bere buruaren bertsio are txikiagoa, eta horrela hurrenez hurren. Errusiako matrioxka edo panpinen antzera, metairudi-forma fraktal bat da.
Teorian soilik jarrai daiteke inklusio hori infinituan, bata bestearen barruan, zeren eta, praktikan, bereizmenak mugatzen baitu: irudietarako erabiltzen den inprimatze-teknika gai dela, iterazio bakoitzak esponentzialki murrizten baitu irudiaren tamaina.