Dudley Shelton Senanayake | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sri Lanka, 1911ko ekainaren 19a | ||
Herrialdea | Sri Lanka | ||
Heriotza | Kolonbo, 1973ko apirilaren 13a (61 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Corpus Christi College (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta abokatua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | budismoa | ||
Alderdi politikoa | United National Party (en) |
Dudley Shelton Senanayake (Kolonbo, 1911ko ekainaren 19a - Kolonbo, 1973ko apirilaren 13a) Sri Lankako politikaria izan zen.
Ingalaterran ikasketak egin ondoren Sri Lankara itzuli zen, eta Estatuko Kontseiluko kide egin zuten (1936). 1947an Nekazaritzako ministro izan zen eta, aita hil zenean (1952), lehen ministro, Defentsako ministro eta Kanpo Arazoetako ministro egin zuten. 1953an, kargu guztiak utzi zituen osasun-arazoak zituelako. 1958an Alderdi Nazional Batuko lehendakari egin zuten, eta 1960an aginpidera iritsi zen berriro ere. Urte berean hauteskundeak galdu zituen, eta oposizioko buru izan zen 1961-1965 urteetan. 1965ean, lehen ministro, Defentsako ministro eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten eskuinaldeko alderdien koalizio baten eskutik. 1970eko hauteskundeetan ezkertiarrak nagusitu ziren, eta Sirimavo Bandaranaike iritsi zen aginpidera.