Dukat bat antzinako urrezko txanpona da, Europako zenbait herrialdetan eta zenbait garaitan egina. Bere pisua 0.986ko purutasunezko urrezko 3,5 gramokoa da. Dukata 1284an sartu zuen Veneziako Errepublikak Giovanni Dandoloren agintaldian, Dux tituluarekin hiriko gobernaria izan zena 1280 eta 1289 bitartean. Dukat veneziarrak aurrealdean Duxa hiriko patroia zen San Markoren aurrean belaunikatuta erakusten du, eta atzealdean Jesus.
XV. mendean florina ordezkatzen hasi zen erreferentziazko urrezko txanpon moduan.
Beste europar autoritate askok, baita Alemania eta Austriako zenbait estatu federatuk (Länder) ere dukatak egin zituzten. Izendapena eta euren multiploak eta azpimultiploak XX. mendearen hasiera arte egin ziren. Dukatuen ekoizpenak truke baliabide bezala Lehen Mundu Gerraren ondoren ere jarraitu zuen. Oraindik ere gaur egun, txanpon-etxe batzuek urrezko dukatak egiten dituzte antzinakoetan oinarrituta, eta bankuek inbertsiogileei saltzen dizkiete.