Dundee uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Luzera | 24,9 km |
Zabalera | 21,6 km |
Azalera | 383,3 km² |
Eponimoa | Dundee |
Geografia | |
Koordenatuak | 63°30′S 55°55′W / 63.5°S 55.92°W |
Honen parte da | Joinville Island group (en) |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Ur-gorputza | Ozeano Australa |
Dundee uhartea penintsula antartikoaren iparmendebaldean eta Joinville uhartearen hegoaldean dagoen uharte bat da, erabat izotzez estalia dagoena.
1893ko urtarrilean, Dundee Whaling Expedition izeneko balea espedizioan zehar, uhartea Active itsasontziko kapitaina zen Thomas Robertsonek Eskoziako portu hiria den Dundeegatik izendatu zuen, non Active itsasontzia uretaratua izan zen beste hiru itsasontzirekin batera baleak ikertzeko.
Hemendik hasi zuen Lincoln Ellsworthek Herbert Hollick-Kenyon pilotuaren konpainian 1935eko azaroak 23an Antartika hegazkinez lehen aldiz zeharkatu zuen bidaia.