Dyedefra | |||
---|---|---|---|
K.a. 2580 - K.a. 2570 ← Keops - Kefren → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 2610(e)ko hamarkada | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Antzinako Inperioa | ||
Heriotza | K.a. 2558 (42/52 urte) | ||
Hobiratze lekua | Abu Rawash | ||
Familia | |||
Aita | Keops | ||
Ama | Meritites I | ||
Ezkontidea(k) | Hetepheres II.a Khentetka (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko IV. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Dyedefra, Egiptoko IV. dinastiako hirugarren faraoia izan zen, K.a. 2556tik K.a. 2547 arte gobernatu zuen, Jürgen von Beckerathen arabera.
Dyedefra bezala aipatzen da Abidoseko eta Saqqarako Errege Zerrendetan. Turingo Errege Kanonak, Dyedefrak zortzi urteko erregealdia izan zuela dio, bere izena irakurrezina den arren.
Sexto Julio Afrikanoren arabera, Manetonek Ratoises deitzen zuen, eta 25 urteko erregealdia eman zion. Bere erregealdiko datarik berantiarrena, hamaikagarren abere errolda da. Honek, Dyedefrak, behintzat 21 urteko erregealdia izan zuela esan nahi du, abere erroldak bi urtetik behin egiten baziren.
Keopsen seme eta oinordekoa izan zen. Bere arrebaorde Hetepheres II.arekin ezkondu zen, beharbada beharrezko izango zena, bere tronuratzea legitimatzeko bere ama Keopsen bigarren mailako emazteetako bat baldin bazen. Beste emazte bat ere izan zuen, Jentetenka izenekoa, honekin, gutxienez, hiru seme izan zituelarik: Setka, Baka eta Hernet, baita alaba bat ere, Neferhetepes.
Dinastia honetako faraoien artean, Ra jainkoaren izena bere tronu izenaren zati bezala erabili zuen lehena izan zen, honek, hazi eta hazi zihoan Raren gurtzaren ospea adieraziko lukeelarik, baita jainko honen kleroaren hazi eta hazi ari zen eragina ere.