ETB 4 | |
---|---|
![]() | |
Jabea | EITB |
Emisio eremua | ![]() |
Hasiera data | 2014ko urriaren 29a (10 urte) |
Egoitza | Bilbo, Bizkaia |
Baliagarritasuna | LTD, Satelitea, Kablea, ADSL |
Kate senidea(k) | ETB 1 ETB 2 ETB 3 ETB Basque |
www.eitb.eus/television/etb4 |
ETB 4 EITB euskal korporazio publikoak Euskal Telebistako laugarren telebista katea da.[1] Azkena sortu zena ETB 3 izan zen, 2008an. ETB 4ren programazioa, euskara eta gaztelaniazko kanal elebiduna izatea proiektatu zen, eta profil tematikokoa izatea.[2]
Katea sortzeak 7,2 milioi euroko kostua izatea aurrikusi zen, horregatik eta krisi ekonomikoa zela eta, Eusko Jaurlaritzak ETB 4ren proiektua bertan behera utzi zuen.[1] Halere, bere ordez 2011ko irailaren 5ean ETBK Sat kirol kate berriak emititzeari ekin zion.[3] Beranduago, 2015ean katearen emisioak martxan jarri ziren.