East of Eden (euskaraz Edenaren Ekialdea) 1955eko Elia Kazan estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. John Steinbeck idazlearen East of Eden eleberrian oinarritua dago. Bertan, Julie Harris, James Dean, Raymond Massey eta Richard Davalos aktoreek antzeztu zuten.
Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Jo Van Fleet) irabazi zuelarik. Drama filma onenaren Urrezko Globo Saria irabazi zuen.