Ebenezer Howard | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | City of London, 1850eko urtarrilaren 29a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Welwyn Garden City, 1928ko maiatzaren 1a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Letchworth Cemetery (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | esperantoa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, esperantista, hirigilea eta paisajista |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Ebenezer Howard (ingelesez: ˌɛbᵻˈniːzər ˈhaʊərd)(1850eko urtarrilaren 29a[1] – 1928ko maiatzaren 1a[2]) lorategi-hirien mugimenduko Ingalaterrako sustatzailea izan zen.
Ezaguna egin zen To-Morrow: A Peaceful Path to Real Reform (1898) liburuarekin, hiri utopiko baten deskribapena non jendea naturarekin armonian bizi zen. Argitalpen honen ondotik, lorategi-hirien mugimendua abiatu zen, eta hala, 1903an Letchworth eraikitzen hasi ziren, lehen lorategi-hiria. Bigarren lorategi-hiria, zentzu hertsian, Welwyn (1920) izan zen. Mugimenduak eragina izan zuen beste herrialdeetako hainbat hiriguneen diseinuen ereduan, adibidez, Forest Hills Gardens, F. L. Olmsted Jr.-ek diseinatua 1909an,[3] Radburn (1923) eta 1930 hamarkadako Suburban Resettlement programako hiriak: (Greenbelt (Maryland); Greenhills (Ohio); Greenbrooke (New Jersey) eta Greendale (Wisconsin)).[4]
Howard-ek lagun zuen gizakiak eta gizarteak berak naturarengandik zuen alienazio egoera murrizten lorategi-hirien[5] eta Georgismoaren bitartez.[6][7][8] Howard, zenbaiten ustez, hiri-plangintza mugimenduaren buru nagusietako da eta bere lorategi-hirien inguruko printzipioak gaur egungo hiri-plangintzan erabiltzen dira.[5][9]