Edgar Degas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1834ko uztailaren 19a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | New Orleans |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1917ko irailaren 27a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: aneurisma istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Auguste de Gas |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Louis Lamothe Hippolyte Flandrin Paul Flandrin |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, poeta, grabatzailea, argazkilaria, marrazkilaria, litografoa eta artista |
Lantokia(k) | Paris Belgika Florentzia eta Londres |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Ligue de la Patrie Française (en) |
Mugimendua | inpresionismoa |
Genero artistikoa | erretratua genero-margolana |
Edgar Degas (1834ko uztailaren 19a – 1917ko irailaren 27a), ponteko izenez Hilaire-Germain-Edgar De Gas, margolari, eskultore, grabatzaile eta marrazkigile frantziarra izan zen. Inpresionismoaren sortzaileetako bat izan zen, nahiz eta izendatze hori artistak berak oso gustuko ez izan, eta nahiago zuen 'margolari errealista' dei ziezaioten[1]. Iaioa zen marrazkigintzan eta sortu zuen lanaren erdiak baino gehiagok dantzarekin du lotura. Mugimenduaren sentsazioak agertzen trebea zen, bai aipatu dantza gaitzat duten lanetan, bai zaldien munduarenetan. Emakumeen biluziak ere sortze lan bikainak dira. Bestetik, egin zituen erretratuak nabardura psikologiko handikoak dira.[2]