Ediacararra[1] (izena Australiako Ediacara mendiengatik jasotzen du) denbora eskala geologikoaren banaketa bat da, Aro Neoproterozoikoaren hirugarren eta azken garaia. Duela 635 milioi urte inguru hasi eta duela 542 ± 1 milioi urte amaitu zen (ondoren Kanbriar garaia hasiz. Datak estratigrafiaren arabera ezarri dira. Bere garai geologiko ofizial izaera 2004an berretsi zuen Zientzia Geologikoen Nazioarteko Elkarteak (IUGS ingelesezko siglengatik). Ereduzko sekzioa Hegoaldeko Australiako Flinders Ranges da. Errusiak proposatutako izena den Garai Vendiarrarekin gainjartzen da, berau baino laburragoa den arren.
- ↑ Jose Ramon Etxebarria: Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak[Betiko hautsitako esteka], EIMA, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.