Edmund Goulding | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Feltham, 1891ko martxoaren 20a |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Cedars-Sinai Mediku Zentroa, 1959ko abenduaren 24a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Heriotza modua | : konplikazio kirurgikoa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, zinema aktorea, kantugilea eta errealizadorea |
|
Edmund Goulding (Feltham, Middlesex, 1891ko martxoaren 20a - Los Angeles, 1959ko abenduaren 24a) Britainia Handiko zinemagilea izan zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Estatu Batuetara joan zen eta Hollywooden aritu zen lanean Metro-Goldwyn-Mayer-entzat, Warnerentzat, eta, azken urteetan, 20th Century Foxentzat. Haren filmetan lan egin zuten emakumeen zuzendaritzan arreta berezia jarri izan zuen beti. Haren gidaritzapean aritutako antzezle eta film batzuk dira, besteak beste: Greta Garborekin Gran Hotel (1932) eta Love (1927, Ana Kareninaren lehen bertsioa); Gloria Swanson, The trespasser (1929); Norma Shearer, Riptide (1934). Baina batez ere Bette Davisekin egin zituenak izan ziren ospe handienekoak: That certain woman (1937, Emakume ziur hori); Dark victory (1939, Garaipen iluna); The old maid (1939, Neska zaharra); eta The great lie (1941, Gezur handia).