Eduardo (Printze Beltza) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Woodstock Palace (en) , 1330eko ekainaren 15a |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Westminster jauregia, 1376ko ekainaren 8a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Canterburyko katedrala |
Heriotza modua | berezko heriotza: disenteria |
Familia | |
Aita | Eduardo III.a Ingalaterrakoa |
Ama | Filipa Hainautekoa |
Ezkontidea(k) | Joan of Kent (en) (1361eko urriaren 10a (egutegi gregorianoa) - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | House of Anjou (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta politikaria |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | zaldun |
Parte hartutako gatazkak | Ehun Urteko Gerra Gaztelako Gerra Zibila Battle of Crécy (en) |
Eduardo Woodstock-ekoa[1] (Woodstock, Oxfordshire, Ingalaterra, 1330eko ekainaren 15ean - Londres, Ingalaterra, 1376ko ekainaren 8an), mendeak geroago Printze Beltza (ingelesez: Black Prince) deitua, Galesko eta Akitaniako printzea izan zen. Eduardo III.a Ingalaterrakoaren seme zaharrena, eta Rikardo II.a Ingalaterrakoaren aita izan zen.
Aparteko agintari militarra eta oso estimatua bizitzan zehar, aita baino urtebete lehenago hil zen, eta, hortaz, ez zuen errege gisa gobernatu (Galesko printzeari horrelakoa gertatu zitzaion lehenengo aldia). Richard semearengana igaro zen koroa, artean adin txikikoa zela.
Gaur egun Printze Beltza deitzen bazaio ere, bere bizialdian honelako izenik ematen zitzaion frogarik ez dago. Horren ordez Eduardo Woodstockekoa bezala ezagutzen zitzaion, jaiotokia zela eta. Printze Beltza ezizena geroago jaio zen, lehen aldiz XVI. mendean. Ziurrenik goitizen hori armarritik etor dakioke, Canterburyko hilobian agertzen den bezala, beltza eta hiru ostruka-lumekin.