Edvald Boasson Hagen (Lillehammer, Norvegia, 1987ko maiatzaren 17a) norvegiar txirrindulari profesional bat da. 2006an debutatu zuen profesionaletan Team Maxbo-Bianchi taldean. Gaur egun Team Sky taldean dago. Bere garaipenik aipagarrienak 2009ko Gante-Wevelgem klasikoa, etapa 1 2009ko Italiako Giroan eta 2 etapa 2011ko Frantziako Tourrean dira.
Helmugan txirrindulari azkarra da, eta, gaztea den arren, garaipen ugari lortu du.