Edward Ratcliffe Garth Russell Evans almirantea (Londres, 1880ko urriaren 28a - Golå, Norvegia, 1957ko abuztuaren 20a), Mountevanseko 1. baroia, "Teddy" Evans bezala ezaguna, britainiar itsas armadako ofiziala eta Antartikako esploratzailea izan zen. Terra Nova espedizioko bigarren agintaria izan zen, Hego polora zuzendua eta Robert Falcon Scott-ek agindu zuena 1911 eta 1912. urteen artean, eta polora iritsi ziren gizon guztiek biziaz ordaindu zutena.