Egiptoko III. dinastia, K.a. 2700. urtean hasten da, Sanakhtekin, eta K.a. 2630ean amaitzen da, Hunyrekin.
Egiptoko Antzinako Inperioa osatzen duten lau dinastietatik (III.etik VI.erarte) lehena da. Dinastia honetako faraoirik garrantzitsuena, bere erregealdian gertatu ziren gertaerengatik eta garrantzi handiko eraikinengatik, Djoser izan zen. Dinastiako gainontzeko erregeei buruz, ez da askorik ezagutzen, are oinordekotza ordena ere ez dago ondo zehaztua. Dinastia honen kanpo politikari buruz, modu sistematikoan Sinairen eta Nubia Beherearen kolonizazioa hasi zela nabarmendu behar da, bertako meatoki eta baliabide naturalak esplotatzeko.