Egiptoko VIII. dinastia, K.a. 2173 inguruan sortu eta K.a. 2160 inguruan amaitu zen. Menfiseko gobernariek osatzen zuten, euren autoritate urria, inguruko lurraldeetara baino mugatzen ez zen arren.
VIII. dinastiak, denbora laburrez iraun zuen, soilik hamairu urte inguru. Ziuraski, Menfisen, Manetonek Egiptoko VII. dinastia deitzen dueneko agintari iraultzaileek kendutako leinua berrezartzeko ahalegin bat izan zen, Koptoseko nomoetako gobernari boteretsuen laguntzarekin.
Pepi II.aren erregealdi luzearen ondoren, Egipto, zenbait lurralde politikotan banatu zen. Nomoetako gobernariak, errege bezala gobernartzen hasi ziren. Gainera, Delta ingurua, asiarrek inbaditu zuten. Hau, zeramika, hil artikuluen eta harrian zizelkaturiko erliebeen elaborazioan tokiko arte estilo ezberdinetan isladatu zen. Herrialdea, gobernari bakar baten agindupean, Mentuhotep II.arekin batu zen, Egiptoko XI. dinastian.
VII, VIII, IX, X eta XI. dinastiaren lehen zatiak, Egiptoko lehen tarteko aroa deritzona osatzen dute.