Egiptoko XIV. dinastiak, K.a. 1700etik K.a. 1600 arte irauten du, eta, historialariek, Egiptoko bigarren tarteko aroa deitu duten garaiaren barnean dago.
Egiptoko XIII. dinastiako erregea zen Sebekhotep IV.aren erregealdian, Niloren deltan gertaturiko matxinada baten ondoren, bi erresuma independente berri sortu ziren. XIII. dinastiakoen garaikide ziren gobernari hauek, XIV. dinastia osatu zuten, XIII.aren garaikidea.
Erresuma hauetako lehenari buruz, Xoisen sortu zena, deltaren iparmendebaldean, ia ez da ezer ezagutzen bere gobernariei buruz, hauek, beharbada, kanaandarrak izango liratekeelarik. Bigarren erresuma, deltaren iparrekialdean zegoena, Nehesyk, "Beltza, edo Nubiarra" sortu zuen K.a. 1700 inguruan Avarisen (Hut-Uaret, "magaleko gaztelua"). Hiri honek, asiar biztanleriadun dentsitate handikoa, Biblosek merkataritza harremanetan aritzen zen ibai portu bat zuen.
XIV. dinastia hau, deltaren ekialdean gobernatzen duena, beranduago, errege hiksoek domeinatuko dute (XV eta XVI. dinastiak), bere eragina Avarisetik hedatuko dutenak, K.a. 1650ean. Hauek, Egipton, 1730 inguruan ezartzen hasi ziren.