Egiptoko XVII. dinastia, ia, Egiptoko XIII. dinastiaren oinordekoa dela esan daiteke, eta hortik XVII. dinastia honetako gobernariak, XIII.eko adar batetatik datozela ematea. Goi Egipto, soilik K.a. 1650etik K.a. 1550 arte gobernatu zuen.
Dinastia honetako gobernarien izenak, Turineko Errege Kanoneko hamaikagarren zutabean daude.
Tebaseko erresuma honen barnean, lehen zortzi nomoak daude, Elefantina eta Abidos artean, eta Egipto Ertainaren zati bat, Cusaeraino, leialtasuna agintzen dieten hierarkekin aliantzak sortuz. Herrialdearen gainontzeko zatia, asiar buruzagiena da, hiksoen basailuak, eta egiptoar laguntzaileek zuzendutako lurralde txikiena (Egiptoko XVI. dinastia) edo hiksoenak eurenak (Egiptoko XV. dinastia). Egiptoko bigarren tarteko aroan gobernatu zuen azken dinastia izan zen.